Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze Eñaut hau ze kristo da?
Nun zaude? Nun nago?
E. Martikorena Nik ez dakit ba Aitor
zuk baino gehiago.
A. Mendiluze Eraman gaituzte nahi
baino urrunago.
E. Martikorena Hor Martiko jartzen du
baina ze arraro!
E. Martikorena Martiko hemen ez zan
lehenago izana
A. Mendiluze ba pentsa nik ulertzen
zaila daukadana!
E. Martikorena Tokin gelditu dira
Durango ta Trama.
A. Mendiluze Utzi kartelak eta
bueltatu nigana.
A. Mendiluze Zuk ez al zeneukan ba
alarma jarria?
E. Martikorena Baina fallatu in dit
ta orain larria!
A. Mendiluze Mobila kargatuta
ezin ekarria.
E. Martikorena Pikari laguntzeko
egin aldarria.
E. Martikorena Behar ez direnean
gerturatzen dira
A. Mendiluze ojala gaur halaxe
etorri balira!
E. Martikorena Nork esango zigun gui
hortako desira?
A. Mendiluze Iritsi gera behar
ez zen geltokira.
A. Mendiluze Honi esaten zaio
erretira txarra
E. Martikorena hurrengoan hontatik
ikasi beharra
A. Mendiluze oinez bueltatu behar
degu tirri-tarra
E. Martikorena oinez Hernaniraino
da bide kaxkarra.
E. Martikorena A-8an ni behintzat
ez naiz ta sartuko.
A. Mendiluze Eramango zaituzte
azaldu orduko.
E. Martikorena Gero kamioiren bat
hilketan lekuko.
A. Mendiluze Dedo ez behintzat egin
ez zaituzte hartuko.
A. Mendiluze Akaso onena da
etxera deitzea
E. Martikorena hobe degu bakarrik
guk abiatzea.
A. Mendiluze Bai bateririk ez da
ta nun da etxea?
E. Martikorena PESAn aukera degu
diruz pagatzea.
E. Martikorena Baina karteran daukat
kriston mixeria
A. Mendiluze beti bezela zaude
berriz alegia
E. Martikorena txoferraren aurrian
tonto aurpegia.
A. Mendiluze Nik ordainduko det ta
bueltatu erdia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra