Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi Hau da giro tristea!
Hau da saio txarra!
J. Soto Nik uste daukatela
hobetu beharra!
B. Gaztelumendi Nundik atera da hain
kuadrilla baldarra?
J. Soto Gaztelumendi flojo
ta eskas Bizkarra.
J. Soto Ta Mendiluze ere
espero nun gehio.
B. Gaztelumendi Hona etorri ez balitz
igual berak nahio.
J. Soto Haserako agurretan
denek “Gaur zer saio!”
B. Gaztelumendi saioa nahiko luze
nunbait egin zaio.
B. Gaztelumendi Gaztelumendi hori
bai dela zozoa!
J. Soto Bertso edarrak baino
ez mamiz osoa!
B. Gaztelumendi Ez dakit nora duen
hark zuzentzen soa.
J. Soto Gaur hoberena Soto
ze graziosoa!
J. Soto Baina bueno ez pentsa
hori ere justu.
B. Gaztelumendi Ez dela pasatuko
egin det apustu.
J. Soto Zazpiehun puntu ezetz
lehenengoak hustu.
B. Gaztelumendi Haien ametsak baietz
gaurkoan zapuztu!
B. Gaztelumendi Ta Saioa Alkaiza
ondo hasi da baina
J. Soto nik uste, uste zula
ote zen Egaña.
B. Gaztelumendi Hori nahiko dotore
joan zaio alajaina!
J. Soto Ez du nahi bezela gaur
dantzatu mingaina.
J. Soto Nafarroko finala
egin zun edarra
B. Gaztelumendi Juliok zeukan pixka’t
hobetu beharra!
J. Soto Suerte txarrak ekartzen
du halabeharra
B. Gaztelumendi baina ez da izaten
soilik suerte txarra.
B. Gaztelumendi Baina Juliorekin
ez dezagun segi
J. Soto Eñaut bere taberna
ta sagardotegi
B. Gaztelumendi inoiz ez da egoten
isilik ta geldi!
J. Soto Gu pasatuko gara
ta halare gaitzerdi.
J. Soto Baino heldu da eta
kantatu dezala!
B. Gaztelumendi Idazkaria ere
joan denez hala
J. Soto Brum! Brum! Brum! Tanbor hotsak
puntuak ta hala!
B. Gaztelumendi Ospa dezagun lortu
bagenu bezala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra