Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Alkaiza, Saioa
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Saioa eta Aitor metalgintzako langileak zarete. Gaur ere, goizeko bostetan atera zarete etxetik greba piketeetan parte hartzeko.

Deskribapena

Doinua
Egun lanerat abiatu zait
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Alkaiza
Goizeko bostak ta eguzkia
dago egunsentia urtzen
Artea aldean gabiltz oihuka
zipaioak gu egurtzen.
Gu metalaren sinbolo gara
erreza dugu laburtzen:
gori ipintzen gaituzte baina
ez gara erraz makurtzen.

A. Mendiluze
Zure epika, zure indarra
neurriz kanpokoak kasik
ez ginateke hemen egongo
arazo bat izan ezik
ni zure ondoan nago Saioa
baina ez zu bezain pozik
hau ez delako aukera on bat
aukera bakarra baizik.

S. Alkaiza
Zure ezkortasun erraietako
eta erretxin petrala
izan litekeen barrikadetan
daukagun dardo letala.
Pentsa dezagun irabazlea
izanen dela metala
ta lehen muga botako dugu
geronen muga mentala.

A. Mendiluze
Beraz metala gailenduko da
aldatuko da mundua
sindikatoen konsigna zaharrez
bete dizute burua.
Nere bizitza ziurtatzea
hori det nik helburua
bizilagunei ez eskatzeko
eskolako liburua.

S. Alkaiza
Ikastetxeko liburuak zein
zurituta maindireak
denak eskatu beharrik ez da
ta laga adiskideak.
Goazen orain fabriketara
ta izan amets libreak
eskubideak lortu asmotan
itxi ditzagun bideak!

A. Mendiluze
Beste behin ere hitz potoloez
aritu zatzaizkit trebe
nahiago nuke nik ere banu
geroan zuk aina fede
egin ditzagun amets libreak
ametsak beti mesede
baina borroka honek behar du
errealitatetik ere.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra