Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Joanes
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jone eta Joanes hirugarren graduan dauden bi euskal preso politiko zarete. Azkenengo berriak entzunda, bigarren gradura aldatu, eta berriro espetxeratuko zaituzteten beldur zarete.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Ez dakigu noiz eta zergatik
lehertu ohi diren haserrez
nahiz eta hori kalkulatzea
ez zaigun gertatzen errez
bitartean hor segitzen dugu
etengabeko dardarrez
ez da erreza bizi beharra
beti mendeku beldurrez.

J. Illarregi
Nik espetxean pasatu ditut
ia hogeita bost urte
eta hemendik aurrerakoa
lasai bizi nahiko nuke
konponbidea beraz batzuek
horrela ulertzen dute
esperantza bat eman ta gero
dena kenduko digute.

J. Uria
Esperantza ez da sekula izan
gu biontzako opari
batzuentzako gara gaizkile
besteentzako gudari
bi gradu edo hiru gradutan
belaunaldiz belaunaldi
ehun ta laurogei graduko bira
eman behar zuen aspaldi.

J. Illarregi
Krudeltasuna guk bizi dugu
horren gordin azalean
gure etxekoak ezin ditugu
lasai hartu magalean.
Martxa honetan inoiz ez gara
aske izango kalean
iraganean iltzatua den
estatu espainolean.

J. Uria
Hasieratik beraiek goian
ta euskaldunok azpian
egin zituzten zikinkeriak
hemen, mila sarraski han.
Nik hala ere esperantza dut
herri honen argazkian
ea kaleak betetzen diren
urtarrilaren zazpian.

J. Illarregi
Bai urtarrilak zazpian Bilbon
kaleak guztiak lehertuta
ikusi nahiko nituzke nik´re
jende guztia batuta
baina oraindik ez dezagula
izan kopeta belztuta
espekulatzen aritu gara
baina ez da gertatu ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra