Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
Bertsoa entzun |
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Otxarkoaga auzoan
arratsalde euritsua
abenduaren bata zen
ze egun arranditsua!
Kopeta belzturik nuen
azala izerditsua
kanporatu behar ninduten
eta niregan izua
poliziaren furgonak
ta ni nintzen mukizua
ez otso, ez lukurreri
baizik bankuko abisua (bis)
eta kendu egin zidaten
alokairuzko pisua.
Animal Print mallak eta
zulatuta jertse beltzak
zilegi liratekeen
arren batzutan ihesak
nerekin zegon herria
nireak ziren babesak
baina zer gara pobreak?
Bota litezkeen klinexak?
Kale gorrian utzita
funts putre baten enpresak
herriak zehaztu behar
lituzke bere ametsak (bis)
zerk balio dun gehiago
bizitzak edo jabetzak?
Sirenak eta kaskoak
poliziak, arsenalak
guk aldiz gure gorputzak
zula ezin diren balak
jarri genituen bertan
bihotzak eta azalak
baina bota egin gintuzten
eta ordutik itzalak
beti ez dira irabazten
bataila sentimentalak
funts putreetako jabeak
edo langile apalak (bis)
historiak zehaztuko du
nortzuk ziren kriminalak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra