Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Joanes
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra

Deskribapena

Doinua
Irun badaukazu zerbait
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
1

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau da jendetza dagona
dena masifikatua
egun on Euskal Herria
lehen agur sakratua
merkatu beltza izan da
sarreraren merkatua
Arenan nonbait garesti
dago metro karratua
pista, rebote ta grada
hiru zonaz banatua
Nafarroa berriz ere
dago zonifikatua
jolasa eta jokoa
hitzez elkar banatua
elkartuko gaituena
izan dadila kantua! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra