Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Illarregi, Joanes
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Banatuz bokadillo
ta mahaiko platerak
banatuz oporraldi
portal, eskailerak
ze ondo laguntxo bat
hautatu du berak
ederrak bizitzako
bigarren aukerak. (bis)

J. Illarregi
Gaztegotan izanak
elkarrentzako gaitz
zorionez banandu
ginen eta garaiz
parkean, patioan
tokatzen gara maiz
orain dejabu txar bat
izaten ari naiz. (bis)

N. Ibarzabal
Umeetan ez geneukan
diskusio faltik
ez zenidan ematen
bokadillo batik
zurea jatorra da
badakit zergatik
zure bikotearen
genetikagatik. (bis)

J. Illarregi
Nerea ta zurea
elkarren laguna
ustez egiten dute
bikote txukuna
nik erakutsia du
hark gizatasuna
justu zure ttikiak
pixka’t falta duna. (bis)

N. Ibarzabal
Hori esaten al duzu
orain ni mintzeko
edota gauza denak
argi ipintzeko?
Nik beti agintzen diot
bera da hitzeko
zure etxeko komuna
ondo zikintzeko. (bis)

J. Illarregi
Ta sarritan etxean
hori da gertatu
bera hemen lotara
delako geratu
gehiotan etor bedi
Nerea, barkatu
hemen ikasiko du
nola konportatu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra