Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Gai orokorra: Zaballa espetxeko bertso eskola
Puntua: Zaballara iritsi / da bertso eskola
Puntua: Presoen hitza aske / izan al daiteke?
Puntua: Txapelketan ganbara / Zaballan kartzela

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Zaballara iritsi
da bertso eskola

Ibarzabal:
espero zitekeenik
ezin zen inola
pozten naiz badabiltza
kantuz kantu hola
hitzari ezin zaio
ezarri kontrola!


Puntua:
Presoen hitza aske
izan al daiteke?

Ibarzabal:
Nahiz ta gehienak dauden
gela itxien menpe
ez dugu kartzelarik
gehiago nahi bete
kalean nahi ditugu
horrenbeste jente.


Puntua:
Txapelketan ganbara
Zaballan kartzela

Ibarzabal:
Hobe izango balute
guk dugun partzela
denak librexeago
leudeke horrela
badakit egun hori
iristear dela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra