Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Berezia da kantu
inprobisatua
Illarregi:
herrialde ezberdinetan
askok asmatua
batzuek egina ta
besteek gozatua
hizkuntzaren bidea
delako kantua.
Puntua:
Jardun al zara beste
hizkuntza batean?
Illarregi:
Ez, bakarrik euskeraz
hortan jo ta kean
agian gazteleraz
noizbait atakean
baina oraingoz hobe
uztea pakean!
Puntua:
Iruditzen zitzaigun
bakarrak ginela
Illarregi:
baina ikusi dugu
gehiago daudela
aberasgarrigoa
da dena horrela
eta beraiek ere
segi dezatela.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra