Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez da berria ohea
berria dugu pausua
arropak erantzi ahala
nahi genuen piztu sua
eta pixkana gorputza
bilakatzea putzua
sinkronizatu artean
arnasa eta pultsua
oheko gerra txiki hau
ez baita arriskutsua
bi gauzak partekatzea
niretzako da luxua (bis)
lehenbizi irriparrea
eta ondoren muxua.
Beso artea poliki
bilakatzen da kabia
konplizitatez josiaz
gure arteko haria
taupadekin neurtuta
emari ta eskaria
gaur bi tximeleta gara
gaurkoan ez naiz zaldia.
“Ondo al zaude laztana?”
xuxurlazko esaldia
aurrez probatua neukan
mutikoen haragia (bis)
gaur daukat neska batekin
bigarren lehen aldia.
Lehendik kafe bat izan zen
ardo bat, gero Kombucha
pixkana musurik musu
hasi zen ezpainen luntxa
kilimak sentitzea da
pinpilinpauxaren funtsa
eta pixkana plazerrak
ere bizi du hazkuntza
azken batean eremu
libre bat baita gorputza
zertan mugatu plazera
bihurtzeraino kamutsa (bis)
eleanitza denean
gure gorputzen hizkuntza?
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra