Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Illarregi
Hona ez naiz etortzen
sarri egunero
gaur lehenengo aldiz
eta hortan bego
zure azal beltzarana
ikusi ezkero
barra erdi bat erderaz
eskatu dut gero
gaizki ez ulertu baina
ez nuen espero. (bis)
B. Gaztelumendi
Jardun naiz aditzean
ta jardun baldintzan
hala okindegian
zer-nola gabiltzan.
Azala etiketa
bat dugu bizitzan
erdaraz sartu zara
arrotz baten gisan
lasai, ez zara eta
lehenengoa izan. (bis)
J. Illarregi
Lehenengo momentuan
erori naiz, kaput
nahiz eta ni dendara
heldu tinko ta zut
beraz lehenago ere
joan dira batzuk
zure hobe beharrez
hala egin dizut
eta nere tokian
ipini nauzu zuk. (bis)
B. Gaztelumendi
Gorrituak dauzkazu
zure bi masaila
bi hizkuntzatan hasteak
badu abantaila
buenos días, egun on
lehenbiziko maila
euro bat da un euro
nolako abaila
elkar ulertzea ez da
horren gauza zaila. (bis)
J. Illarregi
Ta uste dut elkar ongi
ulertzen dugula
beltzetik arrosera
doa pelikula
lehen esan dut, ez nintzen
etorri sekula
baina nola euskeraz
didazun xuxurla
uste dut bihar ere
izango nauzula. (bis)
B. Gaztelumendi
Lasai etorri zaitez
zu okindegira
mostradore ertzetik
naukazu begira
Euskaraldi garaian
txapa eta biba
baina lehenengo hitza
gazteleraz, tira
gure eguneroko
ogia hori da. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra