Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Alaia eta Nerea bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue. Gaur Iruñeko alde zaharrean jarri zarete. Goizeko seiak dira eta jendea hurbiltzen hasi zaizue.

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Orain jendetza latza
dugu parez pare
N. Ibarzabal
antza, hamar urtean
juergaik bota gabe
A. Martin
saltxitxak sobran daude
zartaian halare
N. Ibarzabal
saltxipapa aurpegiz
hemen eurak daude.

N. Ibarzabal
Mingaina ere dute
denek lodi-lodi
A. Martin
sanjakobo mingaina
ez ote da hori?
N. Ibarzabal
lurpetik irten diren
horrenbeste zonbi
A. Martin
bai, Sustrai etorri da
eta dago grogi.

A. Martin
Gogorra izan baitzen
agian finala
N. Ibarzabal
uste dut ketxuparen
beharretan dala
A. Martin
Maialenek bete du
saltxitxez azala
N. Ibarzabal
txapela esku baten
honela daukala.

N. Ibarzabal
Amets ere hor dator
ederra mutila
A. Martin
hori etorriko da
hanburgesa bila
N. Ibarzabal
ba zazpi bat hartuta
urrundu dadila
A. Martin
ta Beñat Big Mac-ean
dugu hain abila!

A. Martin
Jende azkarra eta
janari azkarra
N. Ibarzabal
janaria ba bueno
jendea baldarra
A. Martin
nahiz ta saltzen duguna
berez den zakarra
N. Ibarzabal
arratoi okela da
ona den bakarra.

N. Ibarzabal
Patata prijituak
hementxe tonaka
A. Martin
lehengo urtekoa da
gure azken patata
N. Ibarzabal
Joanes ere hor dago
prakari tiraka
A. Martin
lau hankan etorri da
ia arrastaka.

A. Martin
Eta Alaitz badator
oso pozik dago
N. Ibarzabal
paperik ez du behar
ja honek gehiago
A. Martin
saioan ere edan du
dozena bat trago
N. Ibarzabal
paper denak galduak
baititu lehenago.

N. Ibarzabal
Ta itxi beharko da
gure furgo-farra
A. Martin
baina ez da gordeko
gure irriparra
N. Ibarzabal
jada gastatu zaigu
zerbezen aparra
A. Martin eta gogorra dator
itxuraz biharra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra