Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urte luzez isilik geratu ondotik, txikitan familiako kide batek egindakoa kontatzea erabaki duzu.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik ez nituen ondo bereizten
ukitua, erasoa
baina barruan ur putzu beltz bat
izan dut ondo jasoa
urte luzetan ez dut ikusi
barreneko arazoa
baina gutxien uste denean
esnatzen da marrazoa
ta olatu bat bezala bueltan
iritsia zait atzoa
bere eskuak, bere begiak
bere arnasa mantsoa
amets gaizto bat bilakatu zen
nire osabaren altzoa. (bis)

Ta beharbada hau izango da
kontatzeko momentua
ez dakit nondik bilduko dudan
hortarako talentua
erdizka nahi dut aitortza eta
beste erdia mendekua
behingoz famili hontan bakoitzak
hartzeko bere lekua
eta nolabait hauts bihurtzeko
nigan dudan zementua
oroitzen baitut bere hitz hori
bere ahots diskretua:
“Egon isilik, hau izango da
gure arteko sekretua”. (bis)

Gero etxean izango ditut
bai susmo ta bai galdera
baina nolabait askatu behar
bihotz hontako galera
osaba zaharra dago etxean
ia ezin da atera
ta ondo dakit ez zaizkiola
irainez joango batera
baina bere erruz nire bizitza
ez da izan bizitza bera
eta egia aterako dut
dagokidan arabera
zure izena ez da hain garbi
joango lurraren pera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra