Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-jartzailea
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta)
Gai-emailea
Iza, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Berria egunkarian egunero idazten duzu eta horrek lana eskatzen du. Bi mikrotatik kantatu beharko duzu. Mikro batetik alfer, nagi, dagoen Andoni. Eta bestetik produktibitatean, emankor, dagoen Andoni.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko handia
Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I

A. Egaña
Hau jesukriston aldapa dugu
bizitza hau da Golgota
inspirazio dalako hori
ez baitzait sartzen kolkota
zer naiz ni tipo inozentea?
Alperrikako idiota?
Beti berdina idazten baitet
eta bertso bera bota.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Erreguetan ari nintzela

A. Egaña
Berrian hasi nintzen garaian
hau ez nezakeen kalkula
nere buruai nota jarrita
jartzen diot matrikula
ez bertsorik ta ez zutaberik
ez zak ez utzi sekula
jende mordoak dio kalean
pozik irakurtzen dula.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I

A. Egaña
Inspirazio aldetik aizak
juxtu habil, habil herren
hire burua engainatzeko
ahaleginak egin arren
bai bertsotan ta berdin idatziz
ja zer pintatzen dek hemen?
Erretiratzen asmatu ezak
bestek agindu baino lehen.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Erreguetan ari nintzela

A. Egaña
Berriarako idatzi asmoz
goizero esnatzen naiz goiz
nere burua sumatzen baitet
oso indartsu ta sasoiz
jendea ere jotama dago
hain produkzio erraldoiz
arnasa dedan artean honi
ez diot utziko inoiz.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I

A. Egaña
Eure buruai jarri ‘ezaiok
hil aurretiko eskela
segi ta segi eginan damu
izan hinteke bestela
lan danak utzi itzak kolpetik
ta ez berriz hasi bela
atzendu hadi, ez haiz ohartzen
pena ematen dekela?

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Erreguetan ari nintzela

A. Egaña
Lumaren puntan energia dut
alaitasuna bisaian
edonundikan irteten dakit
berdin dio nungo gaian
berdin oholtzatan ta berdin-berdin
etxeko idazte-mahaian
jendeak pena hartu behar dik
hi falta haizen garaian!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra