Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia
Ze-nolako sorpresa
hau da abelera!
Oraindik Ordizian
bizi da euskera.
Joxe Migel ekarri
dute paretera…
Ni Lazkao Txiki naiz
eta zu zein zera?
N. Ibarzabal
Nik ere bota ditut
maiz bertso argiak
irabazi txapelak
kopak ta sariak.
Izanagatik txiki
edo nabariak
gizonentzako beti
pareta handiak!
I. Zubeldia
Hor marraztu zaituzte
buru eta lepo
ni ere hemen negon
osorik, konpleto.
Zure abildadekin
harritu naiz seko
ondo kantatzen dezu
neska izateko!
N. Ibarzabal
Neskek jartzen diogu
honi pasioa
erriman zein neurrian
dugu akzioa.
Zu hil, gero ni jaio
ze amorrazioa!
Ea ote naizen zure
reenkarnazioa.
I. Zubeldia
Hitz hori ez det ulertu
hala´re jo ta su
jarraitu behar degu
eman arte musu.
Engainatu egin nau
engainatu nauzu
bertsolari onen baten
andrea zera zu.
N. Ibarzabal
Nire etxean neu soilik
jaio naiz artista
ez dut jarraitu behar
beste inoren pista
idoloak ezautzea
pena da aldizka
nire irudimenean
ez zinen matxista.
I. Zubeldia
Reenkarnazio matxista
hara, hara, hara!
Eskutatik joanda
ez al dau euskara?
Baina zuri begira
natorre plazara
egunsentia baino
dotoregoa da!
N. Ibarzabal
Piropo zaharkituak
ondo gordeak zuk
buruz dakizkit zure
bertso bikain batzuk
posterra neukan gelan
ta liburuak zut
ta pixka’t bada ere
oindik maite zaitut.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra