Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lekue
Atzo afarian lagun batzukaz
triliri eta tralara
lehenengo ardaua ta gero kopak
ta gero ideien ilara
hamar egunean geratu barik
danok hona eta hara
zorakeri bat egin behar bada
handia egin behar da.
M. Amuriza
Franco bart hil zen ta dagoneko
ahaztuta al daukazu?
Mahaiaren bueltan zorakeriez
hizketan gabiz ni ta zu
milaka lagun Euskal Herrian
korrika jarri nahi dituzu
ta kotxe-eskoban Guardia Zibila
etortzea nahi al duzu?
E. Lekue
Guardia Zibilik ez da faltako
gure ibilbideetan
baina euskara zabalduko da
bide eta ezpainetan
geu joango gara aurretik Miren
hauxe diñotzut benetan
danok ein dogu planak joateko
justo zeure furgonetan.
M. Amuriza
Imajinatu nezake Etxahun
lehenengoaren kronika
hiru-lau katuk baino ez dutela
onartu zuen gonbita
nahiz hasieran izan zitekeen
zorakeria polita
denok furgonan joanez gero
nork egingo du korrika?
E. Lekue
Herririk herri batuko jakuz
hemen hamar, han hamalau
bardin pasako doguz korrika
arrasti, iluntze ta gau
a ta portzierto ez dotzut kontau
beharrezko dan detaile hau
zeren jenteak korrika itearren
ordaindu egin beharko dau.
M. Amuriza
Praka motxetan jarri nahi dozu
korrika hainbeste jende
eta gainera ordaindu arazo
zeure arau zeure lege
euskalduna da hain lehiakorra
beti apustuen mende
jentea kapaz bata besteai
zankadilla jartzeko ere.
E. Lekue
Bideratuko dugu jentearen
barruko indar ta amorru
euskaran alde aurpegia ataraz
ez tranpa ta ez amarru
hamar egunez gelditu barik
geure azal, geure narru
baietz honetaz nonok kantatu
berrogei bat urte barru.
M. Amuriza
Ez dot oztopo izan nahi eta
isiltzea neuk e hoba
ez ikusiana egingo dot
zeure kontura mejora
txarto irtengo balitz esangot
“Behar zenuten denbora”
ta bueno ondo irteten bada
joango naiz prentsaurrekora.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra