Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Urien, Ainhoa
Zabalo, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Altzerreka, Iruri
Amuriza, Miren
Arrizabalaga, Janire
Enbeita, Onintza
Intxausti, Aissa
Muniategi, Enare
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea?

Deskribapena

Doinua
Esplikatzera noa kontuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Ni hasi nintzen sasoia behintzat
ikusten dut hain urruna!
Orain gazteak ikusi eta
bistan da etorkizuna
alkartzeagaz konprobau dogu
nor dan etsai, nor laguna
inoiz zentzurik eduki badau
oraintxe dauka zentzuna.

E. Muniategi
Hasiera baten bertsoa ei zan
ikastolako jolasa
baina bakarrik jolastearena
hain ahul ta estu arnasa
ta gaur alkartu gara berton ta
aurrerantza doa antza
ai pentsatu dot hamar urte bai
ez dira alperrik pasa!

I. Altzerreka
Elkartzea da denok batera
konpartitzea bidea
elkartzea da elkar mirestu
zurea eta nirea
elkartzea da laguna ere
izatea bertsokidea
gaurkoa dugu elkartzearen
aparteko adibidea.

J. Arrizabalaga
Hasieran nintzen Lilibertsoko
neska bakar ta hortxe zut!
Ta horregatik aurkitu nahian
ahizpa edo kide batzuk
topatze hitza definizio
eta guzti horrexen truk
bilatzen nuen guzti horixe
gaurko egunez aurkitu dut.

M. Amuriza
Hamalau urte neukazanean
nintzen galtzerdi soltea
erre nahi bai baina eztulka hasi
ta kiroletan torpea
baina euki neban bertso eskolara
ailegatzeko zortea
ta ze ederra oin pare sueltoen
ekipoan egotea.

A. Intxausti
Bertso eskolan zuen alboan
pasa dut nahiko denbora
lehen inertziaz ta kontzienteki
elkartu ginen gerora
guk erabaki beharko dugu
elkartu noren albora
baina argi daukat elkartu gabe
ez goazela inora.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra