Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Urien, Ainhoa
Zabalo, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Intxausti, Aissa
Muniategi, Enare
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko?

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Ez geneukan norantza
bota begirada
Kristina agertu zan
eta danok hara
Iratxegaz plazetan
be ibili gara
ezerezean sortzen
horrenbeste traba!
Existitzea ere
eskertzekoa da.

E. Muniategi
Geuk eskertzeko bada
egunen harira
ta eskualdean be
batzuk ai badira!
Bi herri harantza ein
ta Muxiken tira
ta gaurko kili-kili
ta tripan dizdira!
Orain zugaz kantuan
lehen zuri begira.

A. Intxausti
Izan zarete ia
gure bertso ama
ai errez duzuenak
izan panorama!
Eta guk jaso dugu
hor zuek emana
ta nola ez eskertu
egindako lana?
Batez ere bidea
xamur utzi izana.

On. Enbeita
Gaur pixka´t sentitzen naz
hemen danen ama
zuei esker aldatu
ein da panorama
lotsa barik egiten
dozuenez lana
nik eskatu? Ezebez
hori falta zana!
Zuegaz erre nahi dot
erre behar dana.

E. Muniategi
Hainbeste ez sufritzen
be ikasten gabiz
ta gaur entzuten ere
dauzkau batzuk badiz
ta gauza bat eskatzen
aitzakian adiz
eskatuko deutsuet
miresmenan begiz:
kantura ez etorri
kakalarri aurpegiz.

A. Intxausti
Gogotsu ikusten dut
gure ondorena
zuentzat soilik daukat
nire miresmena
gure belaunaldia
zen nahiko zuzena
ta zuei ezin eskau
horrenbeste lema
egiteko tortolan
jartzen zaizuena.

On. Enbeita
Nire aportazino
urrien peskisan
askorik ezin topau
nik neure gerizan
badakizue santak
bakarrik elizan
oraindik hemen nago
bertsolari gisan
ta ez errenditzea
ez da gitxi izan!

E. Muniategi
Beti ez da errexa
igo kantatea
gero bajatu eta
zeozer kontatea
baina hau begiratu
ta neure bakea!
Gauza bat eskatuko’t
hau borondatea!
Zuekaz urte luzez
barriz kantatea.

A. Intxausti
Jada nahiko urte
ditugu igaro
oholtzan momentu onak
ta zenbat maltrago
sarritan esan dugu
bertsoa akabo!
Ez dakit zer eskeintzen
baina hemen nago
norberana ikustea
beti da zailago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra