Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Urien, Ainhoa
Zabalo, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Aramendi, Josune
Bilbao, Izaro
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bizilagunak zarete, eta Josune, zu Izarorengana hurbiltzeko aitzakia bila zabiltza beti. Gaur arropa eskegitzen ari zarela kamiseta bat erori zaizu bere tenderetera.

Deskribapena

Doinua
Zeruari begira
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Bilbao
Eskatzen gatza edo
ekartzen kroketak
beti barreak eta
nahi ditu ferekak
ta kamiseta galdu
egin du orekak.
Josune ez erabili
nigaz indirektak. (bis)

J. Aramendi
Kamiseta erori
zait lehen beherantza
pintza hori eusteko
baitzeukan eskasa.
Indirektak ulertzen
ez da horren gatxa
zu zara nik bizitzan
behar dudan gatza. (bis)

I. Bilbao
Beraz igo nahi duzu
oraintxe nibela
eta indirektak ez
hor joan, zer bestela!
Hain ausart zabiltza zu
hobeto horrela!
Oin ikusten dut horren
gatza ere ez zela. (bis)

J. Aramendi
Baina ez naiz etorri
ni alperrik hona
ta hautsi nahi nituzke
hamar mila horma
maitemindu egin naiz
hauxe da sintoma:
tendereteak dauka
bihotzaren forma. (bis)

I. Bilbao
Apurtxu bat intentsa
ere jarri zara
barkatu ta sortzen dit
oraintxe algara
baina niretzako ez
da gaurkoa traba
elkarri arropak jaulkiz
ibili ahal gara. (bis)

J. Aramendi
Beraz argituz doa
gure panorama
eta alde daukagu
gaurko hontan dana
dena aditu dizut
ai ama! Ai ama!
Arropak jaurtitzea
gustatu zait plana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra