Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-27 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Ramuntxo Christy, Irantzu Idoate Funosas, Patxi Iriart

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-05-27 Baiona Jaialdia
Gai-emailea
Idoate, Ortzi
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Ibargarai, Haira
Christy, Ramuntxo
Idoate Funosas, Irantzu
Iriart, Patxi
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aspaldian entzuten dugu Euskal Herria ez dela salgai, alta, saltzen da. Eta kanpokoek erosten badute hemengoek saltzen dutelako da. Batzuk erosi eta urtean bizpahiru aldiz heldu dira; bestetzuk erosi eta bertan geratzen dira bizitzen. Nola jokatu behar dugu horien aitzinean? Euskal herritartu ditzakegu? Euskara ikasi behar dute?

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-27 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Ramuntxo Christy, Irantzu Idoate Funosas, Patxi Iriart

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Iriart
Iparraldean hirurehun ta hogoi mila jende dela hola
urterik urte diru gehiago galtzear dugu kontrola.
Gurea ez da soilik etxea, hizkuntza edo odola
integratu behar ditugu baina galdea hauxe da: nola?

H. Aizpurua
Gu lasaiago ibili nahian kanpotarrik ez balego
baina nahasteak txarra ba al du? Galdetuko dugu gero
ni haien kontra ez naiz osoki, ez dezatela espero
gure izatea ulertu eta errespetatu ezkero.

I. Idoate
Gainezka eginak ditugu jada berdin kosta, berdin landa
ta hemengoentzat ez al da egin jasanezinezko karga?
Bi aldeetatik zeregin ainitz oraindik dugu beharba
elkarbizitza eraikitzeko nahia ukan behar da.

R. Christy
Kanpoko frango sartzen zauzkigu denetara aldez alde
ta jostaleku hartu dituzte kostalde ta barnekalde
nola egokitu bizi berriari? Egin kontra, izan alde…
Horiekilan egin beharko direna ahantzi gabe.

P. Iriart
Elkarbizitza aditzen dugu politikoen hitzetan
baina euskara inesistente eta beti zangopetan
hola segitzen ahalko dugunik ez dut sinisten benetan.
Bata bestearen predatzailea da egoera honetan.

H. Aizpurua
Saran etxe bat da erosia eta bestea saldua
laurden bat beden kanpotarrena berria zen zabaldua.
Nik behin norbaiti entzun nion ta ongi zuen azaldua:
kanpotarreri saldu lur hori dela betikotz galdua.

I. Idoate
Baina ez denez gure helburu ere nehoren hiltzea
ahal den heinean bazter daiteke kanpotiarren klixea
gure lana da besteen lehen pausuak konprenitzea
ta integratu nahi duen orori atea irekitzea.

R. Christy
Etortzen dira Paris aldean metatu diruarekin
ta hemengoek nola borroka irabazten denarekin?
Halere hemen egonen gira, argi behar dute jakin
haiekin bizi beharko dugu ta haiek ere gurekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra