Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-07-07 Lesaka Jaialdia
Gai-jartzailea
Muxika, Iratxe
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lagoma, Erika
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni Egañak behin idatzi zuen gero eta zale gehiago ikusten zituela saioetan pantailari begira. Zuek saioz saio zabiltzate eta ohartu zarete hala dela. Gaur hona etorri eta aztertzen zabiltzate ea hori horrela den hemen ere.

Deskribapena

Doinua
Mando baten gainean I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Teknologia gauza
on ta txarren truke
plaza barru-barruan
ipini digute
ta pareko plaza hau
aztertuko nuke
gaia entzun dute ta
gorde egin dute.

E. Lagoma
Mobila izaten da
askorentzat horma
gero begiratuta
a ze zoriona!
Gutti ikusten ditut
eta ez da broma
Lesakan denek dute
memoria ona.

N. Ibarzabal
Beraz memori horrek
badu aski forma
memoria beti da
horren dohai ona
baina kanpotar asko
etorri da hona
Googlen* jarri dute
“Erika Lagoma”.

E. Lagoma
Nerea ez zaidazu
bertan jo adarra
ez zait aterako ta
zinez irriparra
publiko gaur ez dago
grabatu beharra
ez du ona bihurtzen
inoiz bertso txarra.

N. Ibarzabal
Baina bertso munduan
daude friki asko
ta hori kaltegarri
noski guretzako
hiztegi rimatura
egin dute salto
gu neurtzen dabiltza
txapelketarako.

E. Lagoma
Ba ni ez naiz egongo
erran duzu txarto
ta ez zeren ni ona
gaur ez naizelako.
Nerea miresten dut
barrenetik asko
atera argazki bat
rekuerdotarako.

N. Ibarzabal
Baina ateraz gero
hori atera bikain
ta filtro batzuk jarri
Instagramen apain
mobila hartu dugu
gure gorputzen gain
ta ez dakigu egoten
hemen eta orain.

E. Lagoma
Momentua joaten
baitzaigu haizean
eta ahanzten dugu
lantzean-lantzean
gogoratu dezagun
ohean, etxean
ta geratu dadila
gure gorputzean.

*“Gugelen” ahoskatu zuen bertsolariak

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra