Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Oihana Arana

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-07-29 Garai Jaialdia
Gai-jartzailea
Elorriaga, Ander
Bertsolariak / Egileak
Altzerreka, Iruri
Arana, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Laurogeita bost urteko alargun bi zarete. Harreman bat hastea erabaki duzue. Gaur afari bat egingo duzue zuen seme-alaba eta ilobei harremanaren berri emateko. Afaria prestatzen zabiltzate.

Deskribapena

Doinua
Seme ezarri bainauk
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Oihana Arana

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Arana
Lehen entranteen karta
ja dugu itxia
gero lehen plater bat
zopa, kutixia
gero arrain plater bat
ezin iritsia
gero tragauko dugu
gure iritzia
ta postrearen ostean
ttaka! Notizia. (bis)

I. Altzerreka
Esango dut “Oihana
da nire azukre”
biok ja ditugula
hamaika bat urte
notizia ematen
ai zenbat bertute
ta bizitzan eskolan
ai zenbat apunte
ta haiek nahi edo ez nahi
onartu behar dute. (bis)

O. Arana
Ai Iruri onartu
onartuko dare
seguru haientzat ez
dela nobedade
hizkuntza lurtarra da
ez da hizkuntza klabe
dakitena esango
diegu hala´re
berba moderno hoiek
erabili gabe. (bis)

I. Altzerreka
Arrazoia daukazu
halaxe da jada
guztiak daudenean
barre ta algara
notizia aterako
dugu guk plazara
ta ez dakit ze izen lei
kasu hontan traba
ez al gaituzte pozik
ikusi gura ba? (bis)

O. Arana
Zoriontasuna ei da
bizitzako lege
baina isiltasunak
gugan ze botere!
Esateak askotan
eiten du mesede
baina esateko ez banaiz
sentitzen hain trebe
entendituko dute
esan gabe ere. (bis)

I. Altzerreka
Arrazoia daukazu
hortan ados nauzu
bigarren maitasun bat
sarritan da luxu
mahai-inguru batean
seme ta lehengusu
nahiz ta izan daitekeen
pixkat arriskutsu
hurbildu zaitez eta
emaidazu muxu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra