Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Gai-jartzailea
Arratibel, Monika
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lazkoz, Eneko
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator.

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan III
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Haseran ilusio
ikaragarria
txurro eskukada bat
frejitu gorria
Berria aldizkaria
ere ekarria
baina zure joera
ja ez da berria. (bis)

E. Lazkoz
Arreta jarri izan
dut zure hitzetan
ta asko erakutsi
didazu benetan
egonkortasuna zer
den familietan
ez bada oinarritzen
ohitura zaharretan. (bis)

A. Egaña
Ze tranposoa zeran
aitak’e antzeman
egunkariarekin
etxera primeran
gainera zabalduta
espioien eran
txorradak utzi eta
aurpegia eman. (bis)

E. Lazkoz
Aurpegia eskatu
ta eman beharko
aitai errespetua
zor diodalako
despistaturik nabil
festak direlako
nola dago mundua
Etxarritik kanpo? (bis)

A. Egaña
Mundua ondo doa
zurea izan ezik
txurroak aitarentzat
ta zu oso pozik
txokolatea zuk zeuk
igartzen da kasik
eta ez ezpainetan
begietan baizik. (bis)

E. Lazkoz
Parrandak zikintzea
nola duen lege
zure aurrean jartzeak
ez dakar mesede
nahiz ta saiatu naizen
ahal bezain trebe
ez zaitut engainatzen
ezta txurroz7 ere! (bis)

A. Egaña
Bat egiteko gai da
ta gure esaera
berdin molda liteke
orduan bestera
semea bidaliko
zintuzket lanera…
Ni berdina nintzan ta
segizu ohera. (bis)

E. Lazkoz
Hemendik jada ezin
dut egin eskapo
bihar esnatu nadin
ahal bezain guapo
zuk ohera bidali
ta nik juan beharko
mesedez esnaidazu
bazkalordurako. (bis)

*Txurroz: Txiripaz (Gaztelaniazko “De churro” lokuziotik)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra