Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-09-29 Loiu Jaialdia
Gai-jartzailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zuk Etxahun, Oihana Bartra pasako dela finalera diozu. Zuk Arkaitz, Jone Uria pasako dela diozu.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Zurea gaur ez dago
Etxahun nondik koxu
apostu bat egin ta
barriz estropozu
kinielak egiteko
moduan zagoz zu! (bis)

E. Lekue
Nahiz Oihana ibili
han estropozuka
ondiño pasauko da
ezin leike uka
Inglaterrako Charlesek*
pasa deu zikuta**. (bis)

A. Estiballes
Burura etorri jat
ta barreka jada
Telesforo Monzonen
esaldi hura hara:
Euskal Herriko azken
utopiko al zara? (bis)

E. Lekue
Hemeretzi pasako
finalerditara
hemeretzigarrena
seguru bera da
ta postu hori lortuta
zuzen Iruñara. (bis)

A. Estiballes
Apostua hartzeko
nik odola bor-bor
gaixorik egoena
aukeratu dau hor
ta nik aukeratu dut
caballo ganador. (bis)

E. Lekue
Baina apostulari
ona naz iritxi
kontatuko dozudaz
zenbait kontu bitxi
irabazteko asko dot
ta galtzeko gitxi. (bis)

A. Estiballes
Oihana edozertako
beti izan kapaz
akordetan al zara
Bizkaiakoagaz?
Ondo joaten da baina
azkenean laprast! (bis)

E. Lekue
Ta laprastaldi baten
kontuak akabo
baina egotekotan
hauxe argi dago
dekoz guk biok baino
aukera gehiago. (bis)

A. Estiballes
Horretan arrazoi du
hau da komeria!
Baina asmatzen badozu
diñotsut egia
Gabonetan erosi
eixu loteria. (bis)

E. Lekue
Kontua zabiltz baina
aurretik emanik
izan be’ hemen ez dot
oñ arte esan nik
apustua egin arren
dirua egin dodanik. (bis)

A. Estiballes
Agin Laburu fuera
joango da tita
Mendiluzeri nahastu
eingo jako tripa
Jone Uria beti
nire faborita. (bis)

E. Lekue
Nire faboritoen
multzoan be’ bagendun
apustua botako dot
argi baina legun
buruz burukoan biak
ta Oihana txapeldun! (bis)

A. Estiballes
Hori ez da pasauko
ta Etxahun akabo
Elortzak esan eustan
eta ez da arraro
Maialen Lujanbio be
dardarka ei dago. (bis)

E. Lekue
Ondiño kinielarik
ez zaixue bete
zuek ez dakizue
guk dakigun beste
epaile bat hemen dau
zeozer ein leiteke. (bis)

A. Estiballes
Jonek ondo egiten dau
bederatzikoan
eta igual sorpresak
dagoz aurtengoan
entrenetan ei dabil
hogei puntukoan. (bis)

E. Lekue
Bada Oihana dabil
are ta hobeto
lehentxuau sekretu bat
eukon esateko
txapeldunan agurra
pentsatuta deko. (bis)

A. Estiballes
Ez eixu pentsau Etxahun
ez deuko hain errez
Oihana nahastu iten da
azkenean berez
hogei puntukoan poto
asko egin leikez. (bis)

E. Lekue
Ez poto, ez hankaluze
ta ez hankasartzerik
bardin joango gara
animoz beterik
bientzako txalo bat
entzun nahi neuke nik. (bis)

* “Txalsek” ahoskatu zuen.
** Aurreko bertsoaldi bati egin zion erreferentzia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra