Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-09-29 Loiu Jaialdia
Gai-jartzailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zer esan behar duzue zuen defentsan?

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Ai ze konbertsazio
apustuen arren!
Aipatuta ditugu
gaitasun ta herren
nik gaitasuna berez
sobran dudan arren
ez naiz pasako Arkaitz
izorratzearren. (bis)

O. Bartra
Poto bat egin zuen
bertsoen txirristak
handi ikusi zuen
epailean bistak
nahiz akatsik ez egin
hemengo artistak
mesedez ta faborez
elkartasun pixka’t! (bis)

J. Uria
Elkartasuna noski
baita haizeen tratu
hauek zenbat apostu
eta zenbat paktu!
Partxisean bezela
zaizkigu portatu:
poto bat ein zenuen
ta hogei kontatu. (bis)

O. Bartra
Ta zigortu ninduten
asko logikoki
potoak ez baitauka
behar beste toki
beraz puntu kontutan
ez nago egoki
baina kanpoan al nago
matematikoki? (bis)

J. Uria
Galdera egin didazu
ta pentsatu ri-rau
lehen Etxahunek esan du
hemeretzi ta guau!
Errepasatu ditut
zenbaki ta arau
bai bitik bi sartuta
ta beste bitik lau. (bis)

O. Bartra
Beraz orain ulertu
dut guztia bikain
azalpena izan da
galderaren ordain
saioetara hola
joango naiz orain
entzuten ta besteen
hankasartzeen zain. (bis)

J. Uria
Hori da txapelketa
baten marabilla
eta nik desio dut
hala joan dadila
ni ere noa zure
pasearen bila
beste bostei jarriko
diet zankadilla. (bis)

O. Bartra
Puntuak sarri kalte
ta sarri etekin
horiek lortzeko egin
hamaika ahalegin.
Lehen esanda zerbait ein
ahal da epaileekin
baina zehazki zer esan
nahi zuen horrekin? (bis)

J. Uria
Hara epaileekin
egin ahalegina
nola gugan daukaten
kriston eragina
zeozer egiteko
kapazak bagina
ez zazu proposatu
txakurren berdina*. (bis)

O. Bartra
Ez dut nahi epaileen
mutilazioa
hemen ipintzen dute
euren pasioa
koaderno eta boli
ta heuren akzioa
ta nork ipintzen die
puntuazioa? (bis)

J. Uria
Epaitzearen lana
ez aipa debalde
kritikatua dela
ez da nobedade
eta hala esango dut
nahiz inork ez galde
gu epaileak baino
lasaiago gaude. (bis)

O. Bartra
Bertsotan hainbat fallo
handi egin ditut
txapelketa’ urduri
joaten da musutruk.
Igual epaile rola
nik neuk hartuko dut
ta finalera zuzen
sartu egingo zaitut. (bis)

*Aurreko bertsoaldi bati egindako erreferentzia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra