Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.

*Rollito (Hego): iraupen laburreko amodio istorioa.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Joe non zebilen hau?
Ze aspaldikoa
joan den hilabeteko
tipo mitikoa.
Hemen dago komuna
kaja, plastikoa
justu amaitu egin da
paper rollitoa. (bis)

J. Soto
Mimosin bukatu da
eta zu mimosa
ez dut izkutatuko
sortu zaidan poza
ikusi zaitut eta
kasikan hau lotsa
kontrako eztarritik
joan zait izotza. (bis)

N. Ibarzabal
Duela hilabete
ze poz ta ze antsi
gerora bihurtu zen
apurka distantzi
ta orain ni ikusita
ito zara kasi
baina badaezpada
ez zendun idatzi. (bis)

J. Soto
Pentsa erosi nula
nik tiendan postala
lehen pausoa emanik
baneuka ojala
ez nizula idatzi
esan duzu hala
uste nun zuk idatzi
behar zenidala. (bis)

N. Ibarzabal
Beraz galdu egin ginen
mezuen zubian
ni ezkerrean nengoen
ta zu eskubian
ta orain komuna aurrean
era urdurian
berriz izan gaitezke
paper bat zurian. (bis)

J. Soto
Hara Nerea izan
nadin hitzekoa
ze sentsazio zure
baitan biltzekoa
nahi nuke berriz ere
hau sentitzekoa
ordea beldurra dut
maitemintzekoa. (bis)

N. Ibarzabal
Kezkagarria al da
halako sintoma?
Nik behintzat ez dut hemen
eraikiko horma.
Zer da hobe bigarrengo
aldi bat sakona
edo lehen aldien
oroitzapen ona? (bis)

J. Soto
Ez dakit nik hainbeste
ez baitut hausnartu
parrandan gabiltza ta
ni ez odol txartu
batzuetan ez al da
hobeto ausartu?
Ni barrura nihoa
nahi baduzu sartu. (bis)

N. Ibarzabal
Tira emango dizut
beraz balekoa
berriro izan dadin
hau gau batekoa
udaberri rollito
Txina aldekoa
orain bihur zaitezke
udazkenekoa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra