Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-05 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-11-05 Orio Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-11-05 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Intentzio kontua
nahi det erakutsi
bateko xirri eta
gero kutxi-kutxi
katalanen kontuan
bada mila auzi…
Batzuk hainbeste eta
besteek hain gutxi! (bis)

A. Mendiluze
Batzuek nahi dutena
lortzen dute ri-rau
baina jakin dudanak
harritu egin nau
Alderdi Egunean
askatu omen zen Pau
nahiko mutil bizkorra
atera zaigu hau. (bis)

A. Laburu
Bai, bai katalana da
gaur gure ninia
bertan iltzaturikan
det begi ninia
Aitana eta Olatz
esanez goazen ia…
Baten lujoa eta
bestean premia. (bis)

A. Mendiluze
Alderdi Egunean
bide bat ireki
osatzen joan dena
emeki-emeki.
Ai Pau Aitana zein den
ondo bazeneki!
Ez da zure errua
gertatzen da beti. (bis)

A. Laburu
Gobernu katalanak
dakarren kasuan
aipatzera goazen
pausuan pausuan
Podemos ta ERC
bezela auzuan
batekin nahi du eta
bestiakin juan. (bis)

A. Mendiluze
Beraz alde batera
dauka tentsioa
pretendientea ez bada
da pretensioa
beste aldean ase
leike desioa
eta Jodemos-ekin
koalizioa. (bis)

A. Laburu
Hemen aipatzen degu
laguna berehala
entenditzen ez badu
ikasi dezala
ai baina katalanak
eskalaz eskala
demostratu digu bai
tontua ez dala. (bis)

A. Mendiluze
Serio itxura nahi du
gurekin mantendu
irriparra ez zaio
ezpainetik kendu
ta horren inbiritan
ze gaizki gauden gu
ez daki euskeraz baina
dena ulertzen du. (bis)

A. Laburu
Katalunia aldetik
hamaika artista
entenditzen du dena
ez bada erdizka.
Orain Alvarogana
doa nire bista
izen hori ez da ez
independentista! (bis)

A. Mendiluze
Alvaro izena bota
dezu ozen-ozen
errexa zeneukan bai
txalo batzuk lortzen
ari naiz buruari
kolpe batzuk jotzen
ta Bartzelonarekin
ez zintudan lotzen. (bis)

A. Laburu
Beraz baldin bazaude
Aitor jakinminez
Pique bezelaxe da
herri ta adinez
baitator alkandora
eta jertse finez
Gracia auzokoa
behar du gutxinez. (bis)

A. Mendiluze
Horrelako bertsoa
ahotik ertenda
nolako erantzuna
behar zenduen ba!
Hola egiten dizu
eta hortik benga!
Ezer ulertu gabe
dena ulertzen da. (bis)

A. Laburu
Nire laineza nola
ari dan indartzen
nahiz esatera inor
gaur ez zen ausartzen
ez zaidazula esan
begitara sartzen
Almeidaren antzik
ez zaionik hartzen. (bis)

A. Mendiluze
Ai Alvaro! Alvaro!
hiru hitzen truke
edozer gauza esaten
badakigu guk’e
hala ere hori ondo
hartu behar zenuke
edan egin du eta
edan egin dute. (bis)

A. Laburu
Ni kontu berarekin
ari natzaizue
Kataluniatik hartu
omen dituzue
baina demostratzeko
aizue! Aizue!
errugbiko baloi bat
eman zaiozue. (bis)

A. Mendiluze
Hobe kirol kontuan
gaur ez probatzea
nahi nuke beste gauza
bat nik galdetzea
ez al da kontraesan bat
bistara jartzea
Junts izena eduki
eta banatzea? (bis)

A. Laburu
Junts-i buruz gaur Aitor
baldin bazaude zu
kontraesan bat tarteko
protesta ta kexu
gertura ekarrita
horrela lau mezu
PNV-ri buruz
zer pentsatzen dezu? (bis)

A. Mendiluze
Erantzuna ez da izango
indiferentzia
erantzun egingo det
zure sententzia
nolatan den posible
bien presentzia
Estatutoa eta
independentzia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra