Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Andoni Rekondo Izagirre
Bertsoa entzun |
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Andoni Rekondo Izagirre
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Rekondo
Farmazitik irtenda
beteta patrika
Aner begira daukat
nahiko inbirika
aholku soila dezu
ez dezu errita
zauria egin aurretik
jar’zazu tirita*. (bis)
A. Euzkitze
Honen grazia ez dakit
nondik joango den
begiratu Andoni
ni nola nagoen
zu ta zure antzekoek
hainbeste desorden
hori erosteagatik
ligatu ondoren. (bis)
A. Rekondo
Ba ez det onartuko
Aner zure burla
nik hau gabe ez baitet
egiten sekula
baino galdera bat det
ta dizut xuxurla
pentsatu nahi det behintzat
gozatu zenula. (bis)
A. Euzkitze
Barkatu Andoni baina
gu gara bi bando
nik zer egiten dudan
ez dizut esango
zurekin dabilenak
pentsau nahi det ondo
gozatzeko arrazoirik
ez diozula emango. (bis)
A. Rekondo
Ba bai, ematen diot
uzten dut hegaka
orduz iten ditugu
lauzpabost etapa
Aner jada ez dizut
nik eman nahi lata
hurrengon hau erosi
merkegoa da ta. (bis)
A. Euzkitze
Galderarik ez dizut
egin berez zuri
baina galdetu gabe
ze sexu, ze irudi
joan ixilik guapogo
zaudela dirudi
eta badaezpada
jarri itzazu bi. (bis)
*Epaileen aburuz hauxe izan zen saioko bertsorik onena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra