Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga
Bertsoa entzun |
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga
Neurria:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Atzean dudan urte mordoa
zimurretan haragitu
zait honezkero zuentzat ere
ez ote da nabaritu?
Jubilatzeko antza egin dut
jada nik aski meritu
baina buruak erantzun baino
galdera gehiago ditu
hor aritu naiz botikak eman
eta errezetak zerbitu
ni bezain aixe lanean gozo
inor ez baita aritu
berrogei urte luzez izan naiz
gure herriko mediku. (bis)
Jarraitu nahi dut beste puxka bat
holako klinika baten
heriotzari beldurra ere
izan daiteke hainbaten
gehiegi eman diodan horri
nola jarraitu ematen?
“Nahikoa dugu” esan didate
ta nik zer egin nezakeen?
Sentitzen dudan hori akaso
ez da erraza esaten
baina sekula ez dut ikasi
sentimendu hau jasaten
ez dut utzi nahi bata utzi eta ni
hemen artatu nazaten. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra