Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla
Bertsoa entzun |
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bost urte goaz batera
bost urte ta mila ezbai
harremanean genbiltzan
ez bizitzeraino lasai
noiz bihurtu ginen lagun?
Noiz bihurtu ginen etsai?
Adarrak jarri nizkion
eta bera etxean zai.
Jadanik ez zaitut maite
ja ez gara bizi alai
harremana utziko dut
nahiz ta ez nuen utzi nahi
badakidalako zu ez
zarela ni uzteko gai. (bis)
Harreman bat sarri bete
dugu beldurrez ta epaiz
lehen esan dudan bezala
inguratzeraino etsaiz.
Lehen pozik bizi ginen
ta ez zigun egiten gaitz
baina honek ez digu eman
espero adina emaitz
beraz banatu gaitezen
hori esan dizut garaiz
beti biziko naiz hemen
zure fragantzia usaiz.
Baina atea itxi du
eta negarrez hasi naiz. (bis)
Liskarra zela bateko
oihua zela besteko
azkenean biziko naiz
zu gabe askoz hobeto
harremanen joana nahiz ta
bilakatzen den kateko
honekin asko ikasi dut
ta ez da izan kalteko
azkenik ausartu bainaiz
lehen kolpea emateko
negar malkotan lehertu naiz
gauzak argi esateko
baina hau da lehen urratsa
zoriontsu izateko. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra