Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolariak / Egileak
Altzerreka, Iruri
Pagonabarraga, Gorka
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gorka eta Iruri nerabe baten gurasoak zarie. Harek eskolan jazarpena sufritzen dauela-eta lanketa betean zabizie azken hileotan. Gorka, Irurik galdetu deutsu ez ete zenduen beste eskola batera eroan beharko.

Deskribapena

Doinua
Egun lanerat abiatu zait
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


G. Pagonabarraga
Joan den hilean jaso zuena
hura zen narruko jasa
guk segituan hartu genion
bai hari jazarpen traza
beste eskola bat ez da zuzena
nahiz ta igual den erraza
bizi osoa ihes egiten
ezingo du eta pasa.

I. Altzerreka
Ihesaldiak sortzen dizkizu
zuri hamaika apuru
baina begira klase barrura
ze klase ta ze inguru!
Eskola hortan gure alaba
jada ez dago seguru
ta haiek neurririk hartu ezean
guk egin beharko dugu

G. Pagonabarraga
Baztar batean eta bakarrik
pasatu ohi du eguna
gero kontatu nahi digunean
ze pena hartzen duguna!
Jazarpenaren konplize zuzen
da institutu iluna
eta seinala diezaiogun
daukan erantzunkizuna.

I. Altzerreka
Baina ez dute ezer egingo
hori da nire ustea
ta alperrik da egoera hontan
aurrerantzean eustea
nahiz ez duzun nahi gure alabaren
errutina hori haustea
nik nahi dudana da gure alaba
sufritzen ez ikustea.

G. Pagonabarraga
Sufritzen dabil mundu honetan
alaba lez mila jente
paparra asko puztua duten
gaztetxo batzuen menpe
zurrunegia naiz eta nago
ezer erabakitzeke
beldurra daukat beste batean
berdina pasa liteke.

I. Altzerreka
Berdina pasa liteke eta
jazarpen horretan jardun
baina eskola hontan alabak
ez ditu nahi beste lagun
bueno aukera bat emate hori
planteatzea demagun
baina haiek ezer egin ezean
eskolaz alda dezagun.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra