Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolariak / Egileak
Altube, Bittor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Barruan gordeta daukozuna ataraten hasi zara. Badakizu gauzak aldatuko direla.

Deskribapena

Doinua
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Neurria / Estrofaren izena
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Altube

Neurria:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean harreman denak
ein izan zaizkit kartzela
behar izan dut nire denbora
nire leku ta partzela
uda osoan hor ibili naiz
lorerik lore bezela
ta pertsona bat ezagutu ta
nire ondorantz zetorrela
sentimentuak horrela (bis)
gorantz joan zaizkit eta zita bat
izan ta izan da itzela
ez nuen uste ni berarekin
maiteminduko nintzela. (bis)

Eta ordutik bere ondoan
sentitu naiz onuradun
hilabete bat pasa da eta
gabiltz jardun eta jardun
zer gertatzen da orain kolpetik
ahaztu nauzula demagun
ni ez nintzake gustora egongo
ez naiz buruaren lagun
zentzu batean alargun (bis)
aurrerantz goaz apurka eta
ja ez garenez ezagun
pixka batean eseri eta
biok hitz egin dezagun. (bis)

Ja hitzordua jarri dugu ta
hara joatea hurrena
nahiz iruditu momentu hontan
hark dioena problema
hori guk dugu azken finean
maiteminak dakarrena
nahiz ta ez gura onartu behar
da besteak dioena
ta biontzako onena (bis)
bere ondoan eseriko naiz
ta esan behar diot dena
behintzat lasaitu beharko naiz
behin hustu ostean barrena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra