Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolariak / Egileak
Mendiburu, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Barruan gordeta daukozuna ataraten hasi zara. Badakizu gauzak aldatuko direla

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nola kuadrilla dugun askotan
gure gordeleku gotor
larunbat hortan sentitzen nintzen
zoriontsu bezain baikor
“Benga, tiro bat probatu’zazu”
hurbildu zitzaidan Aitor
lehen tiroa hori nuela
ezin nezakeen aitor
ta behin gustoa hartu ezkero
bigarrena berez dator
orain boltsekin pilatu ditut
diruz ez dakit zenbat zor
azkena dela esan aldiro
beste bat jartzen badut hor
momentu hontan ez daukat argi
nork kontrolatzen duen nor.

Txartela hemen poltsa ondoan
prestatu ohi dut kartera
eta bihurri hurbildu gero
kuadrillakoen artera
gauren batean falta izan dut
ta ibili naiz artega
lehen aparteko zeozer zena
gaur egun nire parte da
sekretupean egin dut dena
ingurukoen kaltera
nahiz eta segi beharko nukeen
laguntza zentro batera
engantxatuta nago zeharo
noan argi esatera
nola ez sartu azaltzen baita
baina ez nola atera

Baina ezin dut honekin segi
ezin naiz gehio isildu
nola apurka amildegira
halaxe nintzen amildu
hemendik irten nahi dut lehenbailehen
indarrak neuregan bildu
familiari kontatu eta
terapiara hurbildu
nahiz ta pausoa ez den erreza
jende asko dut testigu
oso antzera ditudalako
kuadrillako beste hiru
arazoa hor eta ordea
nahiz ihesi ibili gu
ez da erraza izango baina
saiatzeak merezi du

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra