Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-03-10 Dima Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-03-10 Dima Berezia
Bertsolariak / Egileak
Aramendi, Josune
Enbeita, Onintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da.

Deskribapena

Doinua
Gure herrian ligatzea
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-03-10 Dima Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Onintza Enbeita

Neurria:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Emoziñoaz negarrez
hasten banatzu parkatu
espektatiba gitxigaz
dogu bilera antolatu
baina aretoa bete da
ta esan geinke gaur altu
sesentaiotxo bagagoz
ja maiatza falta jaku.

J. Aramendi
Maiatza falta bazaigu
ez zaigu falta ez grina
gaurtik aurrerakoa ez
da izango berriz berdina
aldaketa hemen dago
gaurkoa dugu lagina
ez dugulako izan nahi
seme-alaben komodina.

On. Enbeita
Seme-alaba be’ beti
ez da amaren laguna
bere erara antolatu
nahi daualako eguna
baina hain gatxa be’ ez da
ez da utopia urruna
sistemak egin daiala
guk egin nahi ez doguna.

J. Aramendi
Sistema honi kolpetik
iritsi behar zaio gaba
alperrik ez gara batu
hainbeste eta bertara
begietan sumatzen dut
konplizitatea hara!
Gu ez gaituzte zainduko
ba elkar zainduko gara.

On. Enbeita
Alkar zaindu behar dogu
atsotxu danok apropos
mundua ez daiten izan
guretzat hain leku arrotz
“Zuen sasoia…” esanda
hartzen dabe hainbeste poz
gure sasoia hau be’ bada
oraindik bizirik gagoz.

J. Aramendi
Ta lasai bizitze hori
dugunez gure helburu
ezagutzeko ditugu
oraindik hamaika mundu
zenbat urte ta zenbat lan
elkarrekin buruz buru
ba barkatu behintzat hori
zinez irabazi dugu.

O. Enbeita
Alkarregaz bizi gura
dogu ta alkarrekiko
zahartzaroaren kudeaketa
aldatu dadin betiko
gaur ez badogu urtetan
enpoderatuta tinko
Benidorrera joango naz
eta ez naz itzuliko.

J. Aramendi
Beraz Benidorm hor dugu
egongo gara primeran
eta han biziko gara
Onintza nahi dugun eran
baina hori bai gauzatxo bat
behin ipinita aukeran
Pajaritos dantzatu ez
guk egin behar dugu hegan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra