Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-05-19 Errenteria Jaialdia
Gai-jartzailea
Antzizar, Jare
Bertsolariak / Egileak
Alcantarilla, Irati
Casabal, Haritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Botilaren jolasean aritu zarete (batek botila itzularazi eta botilak seinalatzen duen hari musu eman behar dio). Iratik itzularazi du botila eta Haritzi fortunatu zaio. Zuek aspaldiko lagunak zarete, bertso eskolan elkarrekin dabiltzanak, eta beraz, tentsioan zaudete, ea zer gertatzen den.

Deskribapena

Doinua
Gure herrian ligatzea
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-05-19 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haritz Casabal

Neurria:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Alcantarilla
Botilaren jolasean
hasi gara ze arraro!
Laguna aurrean eta
hementxe botila dago
bizi oso bat batera
igaroa dugu klaro
baina gaur egongo gara
inoiz baino gertuago.

H. Casabal
Une hontarako nahiz ta
berez nik ez neukan presa
egia esan irten da
ta suertatu da sorpresa
ze izango da gazia
gozoa edota geza?
Baina trago hau Irati
ez da izango erreza.

I. Alcantarilla
Betidanik euki dugu
biok batera indarra
eta su pizteko ia
bilakatu zaigu garra
gerturatzen hasiko da
berriz bion irribarra
urduri jarri naiz eta
ez da horren seinal txarra.

H. Casabal
Baina ona degun ere
ez da hain gauza pijoa
gure harremana baita
botilaren prefijoa
zu zera borrokilla bat
ta ni yanki bat pijoa
baina nire bixera ere
urduri jartzen dijoa.

I. Alcantarilla
Bixera geratuko da
beraz itxaropenetan
azkenean tokatu da
ta ez gabiltza penetan
zuregana hurbildu naiz
irribarretsu benetan
baina letxuga zati bat
daukazu zure hortzetan.

H. Casabal
Mingainarekin kentzea
ez al da ideia aparta?
Hurbiltzen joan zera zu
bazpare ez zera aparta
eta hurbiltzen goazen
neurri hontan pixkanaka
badaezpada bixera
jarriko det atzeraka.

I. Alcantarilla
Ta orain ikusten dizut
begitan duzun dizdira
baina zergatik ezin naiz
egon beraiei begira
lagunarte batek dauzka
horrenbeste tirabira
baina gure bi bihotzak
elkartu egingo dira.

H. Casabal
Ez diot izan nahi dudan nik
zure umeen aita
bidea ez da hori ta
ez segi hortik jarraika
baina begita’ begira
erdi itxiz gero nahita
kontuz agian gehiago
ere ikusiko baita.

I. Alcantarilla
Beraz begiak itxita
ikusi liteke errez
nire begiak zurekin
jarri daitezke aldrebes
baina lagunak gara ta
onartu nahi nuke berez
zuk ez duzu aita izan nahi
eta nik ama ere ez.

H. Casabal
Oraintxe klimax puntuan
gauden unean lehertzear
justu zer tokatzen zaigun
nago Irati ulertzear
gero erabakiko dugu
pentsatu saioan zehar
hemen dauden guzti hauek
ez dute enteratu behar.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra