Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Illarregi
Ez dugu harritzeko
horren aita zaharrik
baina zurekin nago
nazkatu xamarrik
kalean festa giroz
goiza arte bakarrik
zure damurik ez dut
ordaindu beharrik.
A. Mendiluze
Normala izango da
damu izatea
maitea nuelako
juergara joatea
orain gauerdirako
ixten det atea
zuk aitaren esana
bete ta pakea.
J. Illarregi
Ez dakit hitz horiek
zentzu asko ditun
gure aita omen da
denaren jakitun
hamabitako etxean
zinpetu den itun
nere parteak ere
egin ahal zenitun?
A. Mendiluze
Esplikatuko dizut
semea hobeto
baimena eman dizut
juergara joateko
esan det hamabitan
etxean sartzeko
nik ez det sinisten ta
ez dezu beteko.
J. Illarregi
Hamabitan etxean
bitxia benetan
zu ibiltzen baitzinen
gozo tabernetan
bai edukiko nauzu
ni puntual bertan
baina igual izango da
eguerdikoetan.
A. Mendiluze
Justu lainez horrekin
dago aita izu
nire hitzak alperrik
gertatzen zaizkizu
etxe-aurreko bankuan
zeundeke beti zu
nahi dezun ordu arte
utziko banizu.
J. Illarregi
Bueno ez da hain txarra
hori jakitea
ni agian parrandan
ez naiz elitea
bankuan eserita
geldik ekitea
hemen kontua baita
kontra egitea.
A. Mendiluze
Ni lehen aritzen nintzen
juergan ta edaten
aitaren pazientzia
mugara eramaten
orain ez det nahi baina
pentsatu nezakeen
pinuak ez duela
sagarrik ematen.
J. Illarregi
Baina sagardoakin
nabil gorri-gorri
eta mezu txiki bat
nahi dizut igorri
inbidia pixka bat
zure azken hitz horri
nahi baduzu zuk ere
nerekin etorri.
A. Mendiluze
Ez ni lehen egina naiz
juergatik nahikoa
orain aita papera
bete nahi bapoa
beraz ordurik ez det
jartzen bueltakoa
baina neuk agintzen det
esnaerakoa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra