Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-09-03 Muetz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-09-03 Muetz Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo Zaballako kartzelan izan nintzen, hiru orduz aspaldi ikusi gabeko lagunekin egoteko zortea izan nuen. Pozik zeuden asko Euskal Herrira ekarri dituztelako. Baina egoera ez da dena ederra. Han ere egoera prekarioan bizi dira, eta emakumeak are gehiago. Denek aipatu zuten berdina, kartzelatan ere emakumeen egoera askoz zailagoa dela gizonezkoena baino. Nik emango dizkizut hiru habanera osatzeko oinak.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-09-03 Muetz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beraz bikoitza bihurtu
kartzelaren debatea
lehendik bada injustua
pertsonaren giltzapea
batzuk are itxiago
omen daukate atea
itxiago patioa
ta logelaren partea
gai honi sakon heltzeko
nork dauka borondatea?
Nola bistaratuko da
horko errealitatea?
Legez eta onartuta
hau guztia jasatea
kartzela estu bat baita
emakume izatea.

Zertan pentsatzen ote du
pertsonak norbere ziegan?
Kartelak eta pankartak
finkatu arren haiengan
kanpoko berotasuna
barruan nola antzeman?
Nola landu emozio
iritzi eta harreman?
Animali batek ere
merezi ez duen eskeman
hala izaten dituzte
gure lagunak kartzelan
berritzen dela eman arren
beti bera den sisteman
beste biderik ez dago
itxi edota su eman.

Zorionez amaitu da
lehengo dispertsioa
Zaballara joatea
baina ez da dibertsioa
kateak berberak dira
polizien presioa
ta sarrerako kontrola
ta autopisten prezioa
mendekuan oinarrituz
justizian lezioa
orain guztia ahaztea
da askoren intentzioa
baina luzatu beharko da
kritika ta sesioa
parez pare eukitzea
baita gure desioa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra