Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00 [Bertsoa] / Enare Muniategi, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00 [Bertsoa] / Enare Muniategi, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Urzo xuri pollit bat A
E. Muniategi
Lehenengoz etor jatez
zeozer enbarazu
eta zu entzuteko
Jone prest naukazu
billurrez beteta nau
eingo deutzut kasu
zuk sarri euki dozu
ta konta eidazu.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I*
J. Uria
Niretzat bihurtu da
zerbait naturala
orain kopa ta lehen
konpresen hegala
nahiz ta garai batean
gorrotatu hala
orain uste dut faltan
botako dudala.
E. Muniategi
Sasoia heldu jatzu
faltan eukiteko
ta ni ostera asko
berton egoteko.
Nahiz ta ez eukitea
ez dogun hobeto
Jone ni ez nago prest
edozer jarteko.
J. Uria
Modu batek, besteak...
ai zenbat oihartzun!
ta edonork diotsu
zer egin behar duzun
baina jendeaz paso
eta ez erantzun
ahal duzun neurrian
gorputzari entzun.
E. Muniategi
Nire gorputza berbaz
ta ni entzuten adi
ta zuk segi aholku
onak emateari
ta odolak beherantza
ari eta ari
ez dakit zelan konta
nire lagunari.
J. Uria
Lasai, entzungo dizu
ta errez sinetsiko
nik konpresa ta tanpax
nahi duzun neurriko
nahiz ta kalean dauden
lau gradu ta piko
aizu abanikorik
ez duzu eukiko?
E. Muniategi
Abanikoa eskatu
deustazu zuk laster
nire amari entzunda
hori hamaika bider
nahiz ta trankillau egon
zure berbei esker
nire klasin bakarra
Jone neu banaz zer?
J. Uria
Ba laster beste hamar
dira aterako
klasearen erdira
helduko delako
ta beste aholku bat
topiko erako
joan egingo zaizu
konturatzerako.
E. Muniategi
Zure adineko andreek
hainbeste botere
ta nik zuri begira
horrenbeste fede
gure hizketaldiak
ein deusta mesede
milesker entzutearren
ta animo zeuri ere.
J. Uria
Animo emateko
zure talentua
zu gazte hasiberri
nik eskarmentua
aurrera egiteko
hauxe sekretua
elkarri inbidia
ta errespetua.
*Bi aireak aldizkatu dituzte.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra