Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Arana
Bertsoa entzun |
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Arana
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Euzkitze
Iraupenak badauzka
bide ta kondukta
izebergak ageri
utz dezake punta
baina psikologoko
atean batuta
berrogeita hamarrera
ezin da heldu ta
elkarri pentsatzen den
dena kontatuta. (bis)
O. Arana
Hogei urtekin presa
ondo ezkontzeko
gero familia egin
zer ta hiru umeko
bakoitza bere mundu
ta bere etxeko
tarteik ez dugu izan
geroni zaintzeko
ta orain laguntza behar
ondo egoteko. (bis)
A. Euzkitze
Orain gauzak ez dira
asumitzen errez
harremana joan da
eraikiak errez
minak gorde ditugu
barruan haserrez
zinezko zer kontatu
dizut ba? Ezer ez
gero zureak entzun
nitzakeen alperrez. (bis)
O. Arana
Izaretan brodatu
Aner ta Oihana
ta izara zuria
haizeak darama
izara herrariak du
mamuaren fama
baina ez pentsa drama
hutsa denik dana
sekretuek berpizten
dute harremana. (bis)
A. Euzkitze
Pertsona oro dago
osatua jendez
nik ja zuregan ez dut
lehen beste interes
baina aurrera segi
dugu berez-berez
bi naufrago garela
onartu mesedez
igeri ez dakitenak
ta itotzen ere ez. (bis)
O. Arana
Beraz bi arrain txiki
garena demagun
jada ez gara gazte
ja ezer ez da boom!*
Ja ez gara maitale
soilik gara lagun
joan gaitezke etxera
ta hizketan jardun
ta afaria elkarri
egin diezaiogun. (bis)
*Bum! Ahoskatu du.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra