Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-06-25 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Aitor Etxebarriazarraga
Bertsoa entzun |
2023-06-25 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Aitor Etxebarriazarraga
Neurria:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Akizu
Hemen edonork baloratzen du
berea duen gorputza
Aitorrengana hurreratu naiz
eta utzi dut dirutza.
Estretxa ta urpia
jumpinga edukia
a ze nolako hizkuntza!
Hau egitea baino zailago
da zu entenditze hutsa! (bis)
A. Etxebarriazarraga
Barkatu baina ez dozuz egin
nik esandako erdiak
oindino ez dira eta ikusten
poroetan izerdiak
zaku patata antza
alper-alperrik plantxa
gogorrak dira egiak!
Baina ez zaitu forman jarriko
sufrimendu aurpegiak. (bis)
M. Akizu
Izerdiarekin atera zaizkit
masailean sei pinporta
nere kontura zabiltza eta
mesedez Aitor konporta!
“Benga! Mekauen la mar!
Lau ez, egin zuk hamar!”
Aizu dena ez zait inporta
tipo jator bat nahi bainuen nik
eta ez Jose Luis Korta. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Oindino ez dogu ezer be egin
patxada zugana sartu
lehen urpiko kolpea ahaztu
ta bigarrenez ausartu.
Korta ta ukuilua
nik badut akuilua
baina oingoan barkatu!
Animatzaile bat behar badozu
hurrengoan coach* bat hartu. (bis)
M. Akizu
Etxean badet kirolari bat
bere pelota eskola!
Utzi egin du eta nik hartu
ez gabiltz oso ondo hola
baina guk izerdia
edo behintzat erdia
Amurizaren eskola
nik askoz ere gehio maite dut
gure hitzaren kirola. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Nitzat be ondo dago bai baina
joan behar da harago
neurtu arnasa ta ahaztu hitza
ta emon urari trago.
Dago egin beharra
hau ere tirri-tarra
bestela dana akabo!
Ta gu apurka joan gaitezan
iraun dagizun gehiago. (bis)
*“Kotx” ahoskatu du
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra