Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-06-30 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Berritxu Saria (26. 2023. Berriatua)
Saioa
2023-06-30 Berriatua Sariketa
Gai-emailea
Aldazabal, Imanol
Bertsolariak / Egileak
Arrizabalaga, Janire
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hilabete egin duzu telefono batera deitu eta deitu, baina inork ez zizun erantzuten. Gaur, ostera, erantzun egin dizute.

Deskribapena

Doinua
Oso polita zara izatez
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-06-30 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hilabetea pasa ostean
buruko minez eztulka
hilabetea pasa ostean
dastamen gabe mihi punta
egunero hor ibili ez naiz ba
ospitalera deituta
baina pi! Pi! Pi! entzuten nuen
ezin komunikatuta
barkatu ‘idazu operadora
hauxe ez da zure kulpa
hemen benetan gaixorik dena
Osakidetza dugu ta! (bis)

Nahiz ta tratatu nauzun hain ongi
tratatu nauzun amultsu
oso haserre nago orokorki
nagonez benetan sutsu
hauxe ez dugu kasu bakuna
gertatu izan da usu
ahaztuz gaixorik dauden horien
mila gaitz ta mila fluxu
ta horregatik nahiz hartze hutsa
izan den niretzat luxu
sei hiletako lista de espera
batean sartuko nauzu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra