Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Amillategi, Ibai
Enbeita, Onintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Onintza Enbeita Ibai eta Onintza pisukideak zarie. Ibai, albistegia ikusten zagoziela Onintzak eskatu deutsu mesedez telebista amatatzeko Palestinako irudiak gogorrak egiten jakozalako.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Onintza Enbeita

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Amillategi
Afalosteko sofan jarrita
ederra da aldartea
baina tamalez pantailan ez da
hemen dagoen bakea
zuk dinostazu gogorra dala
ta aldatzeko katea
ez ikusteak ez dau aldatzen
dauen errealitatea.

O. Enbeita
Etxeak behera ta lurra emon
deutse milaka gorputzi
horko negarrak ta horko bonbak
lehergailu eta suzi
beti bardinek jarraitzen dabe
mundu honetan nagusi
ezin badogu ezer aldatu
gurago dot ez ikusi.

I. Amillategi
Baina zehaztu egizu dana
ez dalako dana printza
iruditzen jat inkontzientzian
garatutako ekintza
ez ete dogu hoba ikusi
pasatu dan hortaz mintza
jabetzea da aldaketa bat
lortzeko lehen baldintza.

O. Enbeita
Baina ez da hain gauza erreza
handik datorren demanda
desesperantzak urte askotan
hartu dau lekua, txanda
zer eitten dogu gure eskuak
bururaino eroanda?
Gero guztia konpontzen bada
Coca Cola bat edanda

I. Amillategi
Bardin da gero Coca Cola bat
azukrezko edo zero
guk badakigu etsipen puntu
bat badago honez gero
nahiz eta esan nik aldatzerik
orain ez eizu espero
golpea gogorrau hartzen baitogu
katea aldatu ta gero.

O. Enbeita
Irudi honeek sortu leikie
horrenbeste bihotzeko
agertzen jakun hileetako
hildako ume bakotxeko
sasoi dozu genozidio
hau zertan dan ulertzeko
telebisatu egin deuskue
irudietara ohitzeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra