Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
Bertsoa entzun |
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Zer izan gura zendun
nagusiagotan?
Egon nahi nuen nire
etxean ta lotan
astronauta ere aipatu
izan dut askotan
ta gero irakaslea
eta hemen bertsotan.
Puntua:
Umetako ametsak
orain ikusita…
Umeen garaia dugu
benetan polita
zertarako egin orain
orduko kritika
hobe genuke euren
buruan jarrita.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra