Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
Bertsoa entzun |
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hamabi urte baino
ez dauzkazun Xabat
gaur etorkizunetik
diotsut gauza bat
sinets ezazu nigan
nik zugan bezainbat
Casildatik honaino
datoz mila flashback*
baietz dio Loparen
aurpegi belzkarak
baietz maite dituzun
pertsonen bultzadak
beraz, ea denboran
batuz bi horzkadak
noraino garamatzan
zure bihozkadak. (bis)
*Bertsolariak “flaxbak” ahoskatu du
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra