Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Intxausti, Aissa
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aissa gurasoa zara eta Xabat 16 urteko semea. Aissa, Xabatek zure gaztetako euskal pegatinen bilduma topatu dau, eta esan deutsu gehiago jakin gurako leukela orduko garaiaz, etxean ez dozuelako honi buruz berba egiten.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Intxausti
Bai, zure ama ere izan zen
garai batean gaztea
ha zen epoka erdi iluna
mugitu baina askea
ez dugu asko hitz egiten ze
hor badago kontrastea
ez da erreza eta norbere
minak gogoraraztea. (bis)

X. Galletebeitia
Zuen gelako mesanotxeko
lehenengo kajoi hezean
Euskal Herriko pegata pila
bitxi kaxaren ertzean
hontaz gehiago hitz egin behar
genuke gure etxean
kolore pixka’t jarri dezagun
hain mundu zuri-beltzean. (bis)

A. Intxausti
Kolore askok eduki zuten
orduan mila erabilpen
AEK eta euskaltegian
hizkuntzari eragiten
baina kaxoitik ez dira baina
gaur arte sekula irten
garaian ohitu egin baikinen
dena ezkutuan egiten. (bis)

X. Galletebeitia
Lehen elizetan kateatuta
orain bertan soilik otoitz
gu parez pare hizketan hasi
garenez gaur goizean goiz
“Nuklearrik ez!” edo “AEK”
edota “Eraitsi Lemoiz”
nahiz helburuak aldatzen diren
borroka ez da amaitzen inoiz (bis)

A. Intxausti
Ta helburua izan behar da
gizarte osoa librea
hainbat pegata ikusi eta
hor dago adibidea
azal ditzaket gure ekintzak
esperientzia nirea
baina gazteok egin ‘zazue
propio zuen bidea. (bis)

X. Galletebeitia
Bidea oinez egiten baita
ez egindako esaldiz
eta leloak egikaritu
nahi ditut hezur ta haragiz
gaurko eguna gogoratuko
dut beti, ama, letra handiz
gaur eredutzat sentitu zaitut
nire bizitzan lehen aldiz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra