Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ahiztak zarie: Oihana nagusia eta Jone gaztea. Oihana, Jonek jakinarazi deutsu bat-bateko mezularitza aplikazino bateko talde baten sartu dabela eta pornografia irudi ugari partekatzen dala bertan.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Antza WhatsAppen sartu zaituzte
porno talde batetara
bideo baten andre bateri
eman kriston ostikada
behartutako modu batean
beste bateri zupada...
ez duzu zertan bertan segitu
txarto sentitzen bazara.

J. Uria
Zu izan zara aholkulari
eta nire adibide
azken aldian guzti horrez gain
ahizpa bezain adiskide
zuk deskribatu dituzun gisan
zenbat irudi sensible
norbaiti hori gustatu izana
nola da baina posible?

O. Bartra
Antza bideo tartean hoietan
horrenbeste sexu saio
bertan hainbeste jende batuta
mezularitzan garraio
lehenengo bat ta gero beste bat
ta gustatu ezik aio
baina jentea bertan badago
gustatu egingo zaio.

J. Uria
Ba batzutatik nahiz ta nahigabe
apartuta dudan bista
taldetik ez naiz joan oraindik
hor segitzen dut erdizka
beste bideo bat bidali dute
“OK”* eta begi kliska
eta diote bideo hau dela
porno baina feminista.

O. Bartra
Zuen adina kontutan hartuz
bide hoietan arreta
oin feministan ipini gura
duzuela gogoeta
igual pornoari horrela eman
ahal zaio agian buelta
beste horretan oinarritzeko
zuen sexu heziketa.

J. Uria
“Feminista izan ote liteke?”
Hori gure debatea
baina ez daukat argi ta beraz
urruti dago pakea
hobe hasieran esan bezala
itxi taldeko atea
zer ikasirik ez den tokitik
hobe urrun joatea.


*Bertsolariak “okei” ahoskatu du

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra