Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga
Bertsoa entzun |
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
G. Pagonabarraga
Nahiz hasieran piztua zuen
Pablok nahikoa interes
bere egoera gure burutan
gertatu zaigu ezerez
Tik Tok horretan ibiltzen gara
dena ahazten zaigu errez
ta betikoek zehazten dute
zer den berria ta zer ez. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Berria dogu bota direla
misilak Palestinara
ta ohitu gara udaletxeko
Ukraniako banderara
baina Nabarniz partean buelta
bat emon dogu ta hara
etxe ondoko tragedietara
noiz ta zelan ohitu gara? (bis)
G. Pagonabarraga
Oharkabean disolbatzen da
eta gezurra egia
Palestinako bandera duzu
WhatsAppeko istorian
baina jartzeko notiziekin
geure burua abian
gertatzen denaz informatu nahi
behar genuke agian. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Sarri askotan pausu atzera
emon ta gu lasaituta
sentitzen dogu bizi eroso bat
ta ez dala gure kulpa
egunen baten albistea urten
eta orduan apunta
baina ez dakit Pablo edo nor
dago inkomunikatuta. (bis)
G. Pagonabarraga
Mundu ilunari ematen zaio
horrenbeste esku barniz
gero sustoak hartzen ditugu
horren lekuko Nabarniz
bonbardatu ohi gaituzte sarri
telebistan mila aldiz
ez genuke hain erraz ahaztuko
Pablo OTANista balitz (bis)
A. Etxebarriazarraga
Sarri herriari erantzulea
izateko exijitzen
eta gu hemen Iluntzarreko
buelta eder hau bizitzen
ea bajakun aldarrikapen
ta keja gehiau kabitzen
lehen lerroan mantentzen dana
baino ez baita existitzen. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra