Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Intxausti, Aissa
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nerea, aktorea zara. Gaur, antzezlana amaitutakoan kamerinora Aissa zure fana etorri jatzu autografo eske. Zure orrazkera bardina eta antzeko arropak daroazala konturatu zara.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal Begi urdin, rubia
ene ze andere!
Pausoan ta berbetan
ere horren trebe
autografoa bueno
egin eizu zeure
berdina izango dugu
sinadura ere. (bis)

A. Intxausti
Sinadura berdina
faltarik bakoa
ze guapa zaren, ama!
Ze jertse guapoa!
Gaur beltzezko etorri naiz
jantzi galakoa
utzi mesedez zure
ezpainetakoa. (bis)

N. Ibarzabal
Ume bat ote dut ba
mundutik galduta?
Itxura daukagunik
ezingo da uka
tori ezpainetakoa
bai, puntaren punta
gehiago utziko nizun
ezpainik baneuka. (bis)

A. Intxausti
Bueno, ezpainarena
ez da ba problema
nik kopiatu nahi dizut
goitik behera dena
obserbatzen naukazu
begia zuzena
esan, Nerea, zein da
perfilik onena? (bis)

N. Ibarzabal
Berdintsuak dituzu
ezker-eskuin ertzak
horren simetrikoak
eyelinerran* beltzak
ez ’zazu usurpatu
nire rola behintzat
diru askorik ez dago
euskal aktoreentzat. (bis)

A. Intxausti
Lasai, emango dizut
ta nire kartera
usurpatu nahi dizut
zure izaera
berdin izango gara
bikien antzera
goazen pelukerira
metxak egitera. (bis)

*Bertsolariak “ailainerran” ahoskatu du

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra