Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Intxausti, Aissa
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aissa, adineko pertsona zara eta egoitza batean bizi zara. Gaur Onintza gaztea etorri da egoitzara, ikasketak amaituta praktikak hasiko dauz berton. Poz pozik hasi dau eguna

Deskribapena

Doinua
Gizakiak harri bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Intxausti
Gogorrak dira hemengo
langileen aitortzak
behartzen dituzte ta
izatera hotzak
soldata baxuak ta
agindu zorrotzak
baina ni be poztu nau
daukazun bihotzak
ea zenbat irauten
dizun duzun pozak. (bis)

On. Enbeita
Begiratu ezkero
nire soldatara
minus ehunetik edo
hasten gara jada
ez neuke hartu gura
zure besarkada
pozik etorri nahi dot
residentziara
baina neurri batean
poz antzeztua da. (bis)

A. Intxausti
Ba, antzezten baduzu
nahikoa bertute
itzaltzen zabiltzate
horrenbeste sute
nik residentza hartu
nuen teilatupe
ta langileek nahiko
lan egiten dute
baina zure energia
nik be hartuko nuke. (bis)

On. Enbeita
Ba, hartu energia
dosi txikietan
eta zabaldu poza
zure etxe honetan
ze alternatiba nik
daukat ba benetan
fijau ezkero beste
nire lagunetan
baserri baten preso
zazpi egunetan. (bis)

A. Intxausti
Horregatik al zaude
zu horren aditsu?
Besteak eragiten
dizu aski izu
baina pozean urtu
gara lehen itsu
orain garrantzitsura
goazen biok aizu!
Zuk briskara jolasten
ba ote dakizu? (bis)

On. Enbeita
Ze galdera da hori?
Niri ez egin burla
nik uste dot etxean
danok dakigula
argi ikusten da martxa
gustetan jatzula
pixka’t aldatu leike
zure pelikula
zuk esan paseoan
urten nahi dozula. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra