Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga
Bertsoa entzun |
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Karrera on bat ikasi nuen
agindu zidaten gisan
ta sartu nintzen oharkabean
heldu bihurtzeko prisan
baina nahi dugun helmuga hori
ezin da hain gertu izan
soldatapeko baldintzan
tabernan ta Telepizzan
esan zidaten eskeinitako
guzti-guztiak har nitzan
baina horrela ezin liteke
aurrera egin bizitzan. (bis)
Barra garbitzen hamaika gautan
asko izerditu ondotik
motor gorri bat hartu behar dut
eta zapaldu gogotik
gazte izate hau ai betirako
betidanik al dagokit?
Barruko hainbat aitzakik
frustrazioa dakarkit
bizi behar dut orain gisara
azaldu gabe badakit
sei hilabete lanetik eta
sei gurasoen pagatik. (bis)
Gazteak dabiltz hain burumakur
autobus eta trenetan
ikusten dugu gure mundua
dagoela azkenetan
baina emana onar genezan
beste aukeraik ez geneukan
gure izerdi tantetan
ezarri dute benetan
eta ez gara igual ohartu
gabiltzalako penetan
bizi baldintza zein izango den
hurrengo hamarkadetan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra